
Beltza eta Pagazaren omenezko ekitaldia egingo da bihar Itzubaltzeta/Romon

Joxe Etxeberria “Beltza” - Jon Pagazaurtundua
Ostiral honetan, 35 urte beteko dira Amezketako Jon Etxeberria Sagastume “Beltza” eta Laudioko Jon Pagazaurtundua Isusi “Pagaza” Euskadi Ta Askatasuneko (ETA) kideak Itzubaltzeta / Romon hil zirenetik, 1973ko azaroaren 28an.
Hori dela eta, bihar bertan, azaroak 28, omenaldia egingo diete, 20:30ean, hil ziren lekuan. Gertaera Lope de Vega kalean izan zen, auto batean lehergailu bat jartzen ari zirela, erloju sistemak jarritako orduan baino lehenago eztanda egin zuzenean, bi militanteen eskuen artean. Leherketak bien gorpuak zabaldu zituen kalean zehar eta hainbat zauritu sortu zituen ondoko eta aurreko etxebizitzetan.
Hil zirenean Joxe Etxeberriak 22 urte zituen, eta Jon Pagazaurtunduak 19. Pagaza ETAren Komite Ejekutibo berriaren kidea zen ordurako.
Burrukaren bide malkartsuan bizitza eman dutenen baloreetatik erneko da Euskal Herriaren askatasuna!
Jose Etxeberria eta Jon Pagazaurtundua, gogoan zaituztegu!







































