Urtarrilaren 3an, denok Bilbora

2008.11.12 | atalak: 




Etxeratek VIII. Batzar Nazionala burutu du Etxarri Aranatzen

prentsaurrekoa Ehundaka senide eta lagun bildu dira pasa den igandean, euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak Etxarrin burutu duen VIII. Batzar Nazionalean.

Batzarraren ostean burututako prentsaurrekoan, espetxe politikaren erakusle diren testigantza ezberdinak eman dira, eta bukaeran, urtarrilaren 3rako Nazio Manifestaldira deitu du Etxeratek.

Elias Miner (Imanol Miner euskal preso politikoaren anaia):

“Sufrimendu guzti honek batzen gaitu. Batzuk errealitate hau ezkutatzen saiatzen ari dira, ari zarete, baina ezin duzue ukatu sufrimendu hori existitzen denik.

Giza eskubideetaz betetzen duzue ahoa, baina etekin politikoak lortzeko edozein giza eskubide urratzeko prest zaudetela argi uzten ari zarete. Guri, entzun duzuen bezela, sufrimendu honek batzen gaitu, bai, eta guzti horrekin bukatu arte behar denaren aurrean aurkituko gaituzue.

Ez soilik aurrean, konpromisoak biltzen jarraituko dugu, gure senideen eta gure eskubideen aldeko konpromisoen bila arituko gara. Modu batean edo bestean gizartearengana iritsiko gara, eta ez komunikabide batzuen laguntza izango dugulako. Gu eta gure senideek jasaten ari garena azalduko diegu, sindikatuei, eragileei, behar diren ate guztiak joko ditugu. Ez gara inoiz ixilik geldituko.

Gaur hemen bildu garen ehundaka senideoi errealitate guzti honek batzen gaitu. Eta bizi dugun krudeltasun guzti honen aurrean asko dugu egiteko eta salatzeko. Eta hemendik, deialdi garrantzitsua egiten dugu. Garrantzitsua, denon eskuetan dagoelako euskal preso politikoak bizirik eta betirako etxeratzea. Gaixotasun larriak dituzten gure senideak kaleratzeko. Zigor osoa betea duten gure senideak gure ondoan behar ditugulako. Eta horretarako, Urtarrilaren 3an Nazio Manifestaldia burutuko dugu Bilbon. Arratsaldeko 17:30etan Aita Donostiatik abiatuko dena.

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI DITUGULAKO, URTARRILAREN 3an DENOK BILBORA!”

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome








Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0























>> lotura gehiago <<