Manifestazio nazionala deitu dute urriak 4an salbuespen egoerari erantzuteko

2008.09.20 | atalak: 

Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide ugarik azken asteotako gertaerak salatu eta erantzun handi baterako deia luzatu dute gaur goizean Hernaniko kultur etxean egindako agerraldian.

Hurrengo irakurketa burutu dute prentsaurrean

Hemen bildu gara Euskal Herri osotik etorririko. Amnistiaren aldeko militanteak, preso politiko ohiak, presoen, iheslarien edota errepresioak hildakoen familiarrak, edota torturatuak izandako pertsonak.

Aste honetan, Espainiako PSOE -ren gobernuak hala erabaki duelako, presoekiko elkartasuna eta errepresioaren salaketa debekatu eta kriminalizatzea legezko bilakatu dute. Erabaki dute eta legezko egin, preso politikoen eskubideak defendatzea terrorismoa dela eta pertsonen eskubideak defendatzea eta injustizia edo eskubide urraketak salatzea terrorismoa dela. Errepresio espainiarraren armategi den tribunal berberak legez kanpoko egin ditu ANV eta EHAK alderdiak, Euskal Herriko sektore oso bat lan instituzional eta politikorako eskubide eta aukerarik gabe uzteko erabaki politikoaren mesedetan.

Kapitulu berri hau, PSOE ren gobernuak Euskal Herrirako prestatu duen plan errepresiboan beste pausu bat da. Bide polizial eta errepresiboa da herri honi eskaintzen dion bakarra. Hilabete batean, Nafarroan guardia zibilak pertsonak bahitu eta era basatian torturatu izanak, panikoa zabaldu eta inpunitatea maila gorenera eraman dutela frogatzen du. Juanjo Rego Vidal, gaixotasun larriak izanik ere bahiturik duten presoa gose eta egarri greban jarri izanak, apainduriko heriotza zigorra gupidarik gabe ezartzeko apustua erakusten du. Aste honetako legez kanporatze eta espetxeratzeek. ilegalizazio politikan muturreraino joan direla erakusten du, azken urtean herritarrak era masiboan atxilotuz eta hitza delitu bilakatuz.

Euskal Herrirako erabaki judizialak, GAL asmatu zuten horien bulegoan hartzen dira. Rubalkaba eta Zapatero dira, errepresioaren agenda zehazten dutenak, audientzia nazionalak Euskal Herriari kolpe berria noiz eta nola eman behar dion erabakitzen dutenak.

Espainiar estatuak Euskal Herrian krimena legezko bilakatu du. Jazarpena, gerra zikina, tortura, eskubide zibil eta politikoen urraketa, oinarrizko askatasun eta eskubide demokratikoen zanpaketa eta preso politikoen anikilaziorako neurriak legezko egin dituzte.

Euskal Herrian hitza delitua den bitartean, tortura basatia legezkoa da. Elkartasuna delitu den bitartean, heriotza zigorra legezkoa da. Manifestazioa eta iritzia delitu den bitartean, biolentzia poliziala legezkoa da.

Hau guztia posible egiten dute, Ibarretxeren gobernuak auzitegi nazionalaren irizpideak bere egin eta presoen aldeko manifestazioak debekatu eta herritarrak atxilotzen dituzten bakoitzean. Instituzioetan botere gehiago izateagatik ANV kanporatzeko inolako arazorik ez duten politikari eta alderdiei esker da hau guztia posible, errepresio bortitz eta basatiaren aurrean beste aldera begiratzen duten horiek zabaltzen dituzte inpunitate eremuak Euskal Herrian.

Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera eta demokrazia ezaren egoera duela 30 urteko diktaduraren parekoa da. Euskal Herrian onartu ez zen konstituzio espainiarrak demokrazia itxura eman eta inposizioa bermatu besterik ez du egin, konstituzioaren aterkipean errepresio aro gordinak, biolentzia poliziala, tortura basatia eta jazarpena ezarriz. Euskal Herria espetxeraturik mantentzen duen konstituzioa babesten duten horiek dira Espainiako espetxeak askatasunaren alde jarduten diren euskal herritarrez betetzen dituztenak.

PSOE -ren gobernuko ordezkariak behin eta berriro goraipatzen duten konstituzioaren aurka egotea edo berau zalantzan jartzea nahikoa arrazoi da urte luzeetarako espetxean giltzapetzeko.

Konstituzio espainiarra da Euskal Herrian benetan onartua izan ez dena, inoiz! Konstituzio espainiarra da herri honetan inolako zilegitasunik ez duena eta bere babesean Euskal Herriari ezartzen zaio errepresio, inposizio eta inpunitatea dira legez kanpoko herri honetan.

Errepresio gehiago badago, errepresioaren salaketa gehiago izango da. Preso politiko gehiago badira, presoekiko maitasun eta elkartasuna hazi besterik ez da egingo. Amnistiaren aldeko mugimendua ezin da espetxeratu, espetxeak apurtu eta askatasuna izateko jaio baitzen, preso guztiak gure artean izan arte, amnistia lortu arte hemen izango gara!
Salbuespen egoerari aurre egiteko deia luzatu nahi diogu Euskal Herriari. Horretarako herriz herri burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzearekin batera, manifestaldi nazionala burutzeko deia egiten dugu, urriaren 4ean, 17.30tan Bilboko Aita Donostiatik hasita.

>> gara.net: Manifestaziora deitu dute urriaren 4rako, salbuespen egoera salatzeko
>> berria.info: Manifestaziora deitu dute «salbuespen egoerari» erantzuteko, urriaren 4rako

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<