33/01: Auzipetuak sententzia jasotzera joango dira Espainiako Auzitegi Nazionalera

2008.09.15 | atalak: 

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako 33/01 sumarioko auzipetuek hilaren 17an sententzia jasotzera Espainiako Auzitegi Nazionalera joan joango direla azaldu dute eta horren zentzua adierazi dute prentsa aurrean egindako agerraldian.

Irailaren 17an, asteazkena, herri guztietan mobilizazioak egitera deitu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak


Joan Mari Olano, euskaraz


Julen Larrinaga, espainolez

>> gara.net: Epaiarekin “errepresioaren aurpegi guztiei txeke txuria” eman nahi diotela salatu dute auzipetuek

Asteazkenean amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren epaia emango dutela-eta, auzipetuek salatu dute epaiarekin “txeke txuria” eman nahi diotela “Euskal Herriaren aurkako errepresio estrategia osoari”. Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu etzirako, herri guztietan.

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzian epaitu zituzten hamalau euskala herritarrek –guztira 24 auzipetu zituzten azkenean– agerraldia eskaini dute gaur Donostian, etzi Auzitegi espainolak deitu dituela-eta.

Zitazioan zehaztu ez dieten arren, epaiaren berri emango dutela aurreikusten da, eta epaiketan egin zuten bezala, asteazkenean ere Madrilen izango direla jakinarazi dute, “beti eman dutelako aurpegia”. Nolanahi ere, sententzia “instantzia politikoetan dagoeneko erabakita” dagoela uste dute”.

Juan Mari Olanok eta Julen Larrinagak hitz egin dute guztien izenean eta salatu dute amnistiaren aldeko mugimenduaren “jazarpen eta debekua legeztatu” egin nahi dutela epaiaren bidez.

“Legeztatu eta txeke txuria eman era berean Euskal Herriaren kontrako errepresio estrategia osoari, torturari, guda zikinari, askatasun eta eskubide demokratiko oinarrizkoen zanpaketari, espetxe politika kriminal eta hiltzaileari eta espetxeratze masiboei”, esan dute.

Azken batean, “errepresioak dituen aurpegi guztiak garatu ahal izateko txeke txuria” ematea eta “herri salaketa erabat kriminalizatzea” da helburua, auzipetuen ustez.

Bereziki “larritzat” jo dute ez “soilik mudimendu honen kriminalizazioa lege bilakatuko dutela”; are gehiago, horren atzean preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna, errepresio eta eskubide urraketen salaketa eta “askatasun demokratikoen defentsaren kriminalizaizo eta debekua” dagoela uste dute, azken finean, “lan politiko eta sozial honen legez kanporatzea”.

Auzipetuen iritziz, PSOEren Gobernuak epaiarekin zera bilatzen du: “Euskal Herriari begira abian duen ziklo errepresiboak bidea garbi eta eskuak libre izatea”.

Elkartasuna ez da desagertuko

Sententzia “ilegalizazio politikaren bultzadaz burutzen ari diren erasoaldiaren baitan” kokatu dute, Euskal Herria “salbuespen egoerara” eramateko. Adibide gisa aipatu dute duela bederatzi urte edozein sektore politikok hautagaitzak aurkez zitzakeela hauteskundeetan, eta orain ez; “duela zazpi urte mobilizazioak egin zitezkeen, orain ez”; “duela hiru urte preso bat kartzelan sartu eta bazekien noiz irtengo zen, orain ez”, eta “herri honentzat irtenbide demokratikoak bilatzetik ez baizik eta ukatzera” pasa da.

Horrek guztiak Estatu espainolaren “izaera ez demokratikoa” agerian uzten duela nabarmendu dute, Euskal Herriaren auziari eta gatazka politikoari dagokionean.

Nolanahi ere, Auzitegi espainolaren epaiak errepresaliatuekiko elkartasuna ez duela desagerraraziko ziurtatu dute auzipetuek.

Mobilizazioak

Amnistiaren aldeko mugimenduak mobilizazioak deitu ditu herri guztietan asteazkenerako, sententziari erantzuteko.

>> berria.info: Presoekiko elkartasuna ezingo dutela eten ohartarazi dute AAMko epaituek
>> gara.net: Para los acusados, el fallo supondrá «un cheque en blanco» a la represión

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<