
Zigor Goikoetxea espetxeratzeko agindu du epaileak

Zigor Goikoetxea (Algorta)
Gaur mobilizazioa Algortan: 20:00, Telletxe
Marisa Arruek berretsi egin du bere deklarazioa eta fiskalak adierazi du kontua hartu behar dela Zigorren zirkunstantzia pertsonala, Harkaitzen anaia izatea alegia.
EPAILEAK ZIGORREN ESPETXERATZEA AGINDU DU:
- Gaur goizean entzutegi nazionalean Zigor Goikoetxearen aurka burutzen ari den saioaren baitan fiskalak Zigorren espetxeratzea eskatu du. PP akusazio partikular bezala pertsonatua dago eta honek ere bat egin du fiskaaren eskaerarekin.
- Fiskalak adierazi du kontuan hartu behar dela Zigorren zirkunstantzia pertsonala (Harkaitzen anaia izatea), salatzailearen egoera pertsonala (PP-ko zinegotzia izatea) eta gertaerak non eman ziren (Getxon).
- Marisa Arruek berretsi egin du Zigorrek heriotzaz mehatxatu zuela.
- Zigorren abokatuak adierazi du azkenean Harkaitzen anaia izatea, Marisa PP-ko hautetsia izatea eta gertaerak Getxon izatea ez direla inolako froga eta ez duela ez hankarik eta ez bururik elementu hauek arrazoi bezala erabiltzeak espetxe zigorra eskatzeko. Gaineratu du dagoen froga bakarra Marisaren deklarazioa dela Zigorren aurka, ez lekukorik, ez poliziaren informerik ez bestelako salaketarik.
- Azkenean Andreu epaileak Zigorren espetxeratzea eskatu du.
Askatasunaren salaketa:
Alderdi politikoek, komunikabideek eta aparatu judizialek eskuz esku aurrera daramaten eraso berri baten aurrean gaudela salatu nahi dugu Askatasunatik. Euskal Herria salbuespen egoeran aurkitzen da eta modu honetako erasoak eguneroko ogi bihurtu zaizkigu.
Errepresioaren jomugak ezartzen dituzten komunikabideak, gerra tribunalak, polizia torturatzaileak… denak balio du independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko gurutzadan. Azoka batean politiko batzuen aurrean protesta egitea honelako jazarpenekin ordaintzen den egoera bortitza ezarri dute gure herrian, errepresioarekin itsuturik dauden gobernuek.
Honen aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia luzatzen dugu Askatasunatik.
>> gara.net: El juez Andreu ordena prisión incondicional para Zigor Goikoetxea
>> berria.info: Goikoetxea baldintza gabe espetxeratzeko agindu du epaileak, Arruek salaketa berretsi ostean
>>



































