Zigor Goikoetxea atxiloturik eraman dute Soto del Realera

Zigor Goikoetxea (Algorta) bere abokatuarekin Auzitegiaren atarian
Fiskalak Marisa Arrueren deklarazioa eskatu du eta bitartean Zigor atxilotu egoeran egongo da. Saioak bihar goizean jarraituko du eta epaileak bihar erabakiko du Zigorren egoeraren gainean. Askatasunak gogor salatu du gazte hau bizitzen ari den jazarpena.
Zigor Goikoetxea gaztearen aurka entzutegi nazionalean izan den saioa amaitu da:
- Fiskalal Marisa Arrue zinegotziaren deklarazioa eskatu du, eta bihar goizeko 9etan deitu dute deklaratzera.
- Bitartean Zigor atxilotu egoeran eraman dute Soto del Realeko espetxera bihar arte.
- Bihar 12etan jarraituko du Zigorren aurkako saioak.
Askatasunaren salaketa:
Alderdi politikoek, komunikabideek eta aparatu judizialek eskuz esku aurrera daramaten eraso berri baten aurrean gaudela salatu nahi dugu Askatasunatik. Euskal Herria salbuespen egoeran aurkitzen da eta modu honetako erasoak eguneroko ogi bihurtu zaizkigu.
Errepresioaren jomugak ezartzen dituzten komunikabideak, gerra tribunalak, polizia torturatzaileak… denak balio du independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko gurutzadan. Azoka batean politiko batzuen aurrean protesta egitea honelako jazarpenekin ordaintzen den egoera bortitza ezarri dute gure herrian, errepresioarekin itsuturik dauden gobernuek.
Honen aurrean mobilizatzen jarraitzeko deia luzatzen dugu Askatasunatik.
>> gara.net: El PP logra detener a Zigor Goikoetxea en su ofensiva contra los ex presos
>> berria.info: Gutxienez 72 ordurako kartzelatu dute Goikoetxea
>> el correo español: El juez acuerda detener durante 72 horas a Zigor Goikoetxea por amenazas de muerte
>> Atlas - bideoa: Zigor Goikoetxea declara en la Audiencia Nacional
- Algorta, Errepresioa |



Bideoak:


Torturadores & Cia
