Ostiralean, abuztuak 22, salbuespen egoera salatzeko manifestazioa egingo da Bilbon

Ezker abertzaleak “Euskal Herriak bizi duen salbuespen egoera” salatzeko manifestazioa egingo du abuztuaren 22an Bilbon, 12:00etan, Moyua plazatik.
Manifestazioa Bilboko jaietako egun nagusian egingo da. Euskal Herriak bizi duen “salbuespen egoera eta demokrazia eza” salatuko dira.
Euskal Herriak bizi duen “salbuespen egoera” salatzeko manifestazioa egingo du Bilbon ezker abertzaleak hilaren 22an, Aste Nagusiko egun handian. Arantza Urkaregi eta Marta Perez ezker abertzaleko ordezkariek adierazitakoaren arabera, ez dago demokraziarik, “frankismo garaia gogora ekartzen duen salbuespen egoera” bizi delako.
Joan zen astean egindako prentsaurrekoan, ezker abertzaleko ordezkariek gogor kritikatu zituzten EAE-ANV eta EHAK legez kanpo uzteko prozesuak. Beren iritziz, horren guztiaren helburua erabaki politikoei itxura juridikoa ematea da. Aldi berean, gogor kritikatu zituzten Jaurlaritzako hirukoa eta Aralar, Eusko Legebiltzarrean onartutako kontsultaren helburua ez delako esparru juridiko berria sortzea. Honen harira, EAJren xede nagusia Madrilekin “akordio konstituzionala” lortzea dela nabarmendu dute.
Urkaregi eta Perezek abuztuaren 22ko eguerdiko hamabietan Moyua plazatik abiatuko den manifestaziora joateko eskatu zuten, Euskal Herriak bizi duen “salbuespen egoera” salatu eta autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.
>> berria.info: Bilboko konpartsek eta hainbat herritarrek bat egin dute ezker abertzaleak ostiralerako deitutako manifestazioarekin
>> gara.net: Un grupo de ciudadanos llama a acudir a la marcha de Bilbo que reclamará un marco democrático
- Ekitaldiak, Errepresioa |



Bideoak:


Torturadores & Cia
