Zigor Goikoetxearen kontrako salaketa egin dute PPkoek

2008.08.15 | atalak: 

ukberri.net

Atzo iragarri bezala, goizeko 9ak aldera, Zigor Goikoetxea getxoztarraren kontrako salaketa aurkeztu du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. epaitegian, Marisa Arrue (argazkian) tokiko popularren bozeramaileak. 13:30ean, berriz, beste horrenbeste egin du Juan Ramon Montero abokatuak, Alderdi Popularraren izenean. Horrela adierazi du, behintzat, “El Correo EspaƱol” egunkariak. Abuztuaren 10ean Algortan ospatu zen San Lorentzo azokan, “mehatxu terroristak” egitea leporatzen dizkio Arruek Goikoetxeari; gazteak “bost urteko epean hil” egingo zutela esan ziola dio PPko zinegotziak. Bere hitzetan, “mespretxagarria da bere jarduerak zeintzuk diren nabaria izateaz gain, ahal duen guztietan, demokratak mehatxatu eta jazartzen aritzen den tipo bat aske ibiltzea, Getxoko kaleetatik paseoan”. Berriro ere, “Ertzaintza bertan egon izan balitz”, ez zela ezertxo ere gertatu izango kritikatu du Arruek. Imanol Landa alkateak udaltzainei eskainitako zorion hitzak, berriz, “patetikotzat” jo ditu Getxoko PPren bozeramaileak: “euren hutsikeria nabarmena izan zen, ez ziren ezta inortxo ere identifikatzen ahalegindu”, gaineratu duenez.

>> berria.info: Arruek Goikoetxearen aurkako salaketa jarri du
>> gara.net: El PP exige en la Audiencia Nacional la detención de un joven ex prisionero de Getxo

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome






Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<