Igandean hondartzetara!

2008.07.23 | atalak: 

askatu.org

Uribe Kostan: Ereaga, Sopela eta Plentziako hondartzak, 12:00etan.

Datorren igandean hondartzetara jotzeko deia luzatu dute preso eta iheslari politikoen hainbat senidek

Espetxe politikak eragindako egoera krudelaren aurrean herritarren babesa, konpromisoa eta presioaren beharra aldarrikatu dute. Norabide horretan, datorren iganderako hainbat hondartzetan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu dute.

Preso eta iheslari politikoen hainbat senitartekok Donostian prentsaurrekoa eman dute, Iganderako hainbat hondartzetan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatuz:

“Gutariko 16 senide hil ostean, senideok heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, astero-astero eginarazten dizkiguten milaka kilometroen ondorioz.

Gure 22 senide preso politiko hil ostean, euskal preso politikoak heriotzara bultzatzen jarraitzen dute espainiar eta frantziar estatuek, gure senideak urteetan ziega txikietan bakartasunean giltzaperatuta mantenduz. Gaixotasun larriak dituztenak ez askatuz. Politikoki nahiz fisikoki suntsitzea lortu ez dituzten gure senideak akabatzeko, espetxe zigorrak betetakoan ere ez askatuz. Ez gaitezen engaina. Kondenak betetakoan askatzen ez dituztenean, gaixotasun larriak dituztenak askatzen ez dituztenean, gure senideak hiltzeko bokazioz ari dira. Gure senideek duten motibazio politikorik gabe, inork gutxik jasango lukeelako urtebetez, gure senide preso politikoak urte luzeetan jasaten ari direna. Gatzak 28 urte daramatza. Espetxe politika kriminalaren superbibienteak dira.

Izugarrizko odoluste ekonomikoa jasaten dugu, bi estatuek behartutako kilometro guztiei aurre egin behar izatearen ondorioz. Estatuek gure senideei ezartzen dizkieten fidantza beldurgarriei aurre egitearen ondorioz. Hau guztia salatzeagatik, babesa eman beharko liguketen instituzioek jartzen dizkiguten isunen ondorioz.

Gainera, instituzio horiek gogor kolpatzen gaituzte. Hilaren 12an Zornotzan Gatzaren askatasuna eskatzeko manifestazioan gertatu bezala.

Eta, orain, etxeak bahitzen hasi zaizkigu.

Honen guztiaren aurrean, euskal jendarteari zuzenduko gatzaizkio gaur: krudelkeria honekin guztiarekin amaitzeko, herritarren babesa, konpromisoa eta presioa behar ditugu. Herriz herriko dinamika anitzak behar ditugu. Datorren iganderako herri ezberdinek hondartzetan antolatu dituzten kontzentrazio eta manifestazio koloretsuak bezalakoak. Estatuen inpunitatearen, politikarien harrokeriarekin, eta, gure eta gure senideen aurkako krudelkeriarekin amaitzeko, euskal jendarteari kaleratzeko deia luzatzen diegu.

Igandean denok hondartzetara!”

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<