
Maiatzak 11, DANOK LANGRAITZERA!
Datorren igandean martxa bat egingo da Langraitzera euskal preso politiko gaixoen kaleratzea aldarrikatzeko.
Anjel Figueroa algortarra bezala, Jon Agirre (Aramaio) eta Josu Uribetxebarria (Arrasate) ere badaude Langraitzeko espetxean gaixorik eta oraindik preso! Horregatik ere, gogora ekarri nahi ditugu Anjelek bezala gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten beste zortzi euskal preso politikoak. Horiei ere, Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu behar zaie. Osasun eskubidea zor zaie, osasun eskubidea bermatu behar zaie, gainerako euskal preso politiko guztiei bezala.
Kalean eta bizirik nahi ditugu!
Maiatzaren 11n, DANOK LAGRAITZERA!
Goizeko 11etan abiatuko da autobusa Villamontetik (Algorta). Izena emateko, Amnistia tabernan.








































