
Langraitzera bueltan lau epilepsia krisialdi izan ditu Anjel Figueroak

ELKARRETARATZEA: apirilak 11, ostirala, 20:00etan, Telletxen; Etxeratek deituta
Martxoaren 27an ospitaleratu behar izan zuten azkenekoz, Txagorritxun (Gasteiz), Anjel Figueroa Algortako euskal preso politiko gaixoa, epilepsia krisialdi baten ondorioz. Bada, dagoeneko Langraitzeko espetxean bueltan zela, lau krisialdi bortitz izan zituen igande gauean. Xehetasun gehiago jakin artean, ostiral iluntzerako (apirilak 11) Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak deitutako elkarretaratzearekin bat egitera deitzen ditu herritarrak Anjel kalera! herri ekimenak. Algortako Telletxe plazan izango da kontzentrazioa, 20:00etan. Izan ere, gero eta larriagoa da Anjel Figueroaren osasun egoera: maizago eta bortitzagoak izaten dira epilepsia krisialdiak. Urtarrilaren 28an ere ospilateratu behar izan zuten, egun batzuk lehenago, Txagorritxun hilabetea egin ostean, Langraitzeko espetxera bueltatu eta beste lau krisialdi sufritu zituelako. Orduan, otsailaren 13ra arte egon zen ospitalean. Hartara, gure herrikidea behingoz kalera atera dezatela exijitzen dugu. Anjelen bizia dago jokoan!








































