Amnistiaren Aldeko Mugimendua auzipean

2008.03.15 | atalak: 

AAMren jarduna ezingo dutela geldiarazi nabarmendu dute inputatuek gaur Bilbon egindako agerraldian

AAMko inputatuek agerraldia eskaini dute gaur hainbat preso ohi edo espainiar gobernuaren gerra zikiinaren biktimen senitartekoek lagunduta. Apirilaren 21ean Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako epaiketa hasiko da. Mitxel Sarasketa (Eibar / Getxo) eta Jagoba Terrones (Berango / Algorta) daude auzipetuen artean.



aurkezpena euskaraz



aurkezpena espainieraz

Euskal Herriak Askatasuna behar du! Aski da!

Datorren Apirilaren 21etik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaiketa baten aurrean jarri nahi gaitu. Baina, epaiketa honetan ez gaituzte inputatutako 27 pertsonak soilik epaitu nahi. Espainiar estatuak Euskal Herrian herriz-herriz antolatuta dagoen Amnistiaren Aldeko Mugimendua epaitu nahi du.

Espainiar estatuaren errepresioa aspaldidanik ezagutzen dugu gure herrian. Frankoren diktaduran, trantsizioan eta ondoren etorri zen sasi demokraziaren garaian, herri hau zanpatzeko helburuz gerra tresna guztiak erabili dituzte: salbuespen epaitegi bereziak, fusilamenduak, ZEN plana, hiltzera tiro egitearen politika, tortura basatienak, GAL eta gerra zikina, atxiloketa masiboak, presoen dispertsio politika, erakunde politikoen legez kanporatzea, bizi osoko espetxe zigorrak, preso gaixoak espetxean mantentzea… euskal herriaren HERIOTZA bilatzeko helburu argiarekin beti ere.

Estatuen errepresioaren ondorioz, 321 Euskal Herritar hil dira, 4.000 preso politiko baino gehiago egon dira, 739 dira gaur. 35.000tik gora izan dira atxilotutako pertsonak, 7.000tik gora torturatuak, 10 erakunde politiko legez kanporatu dituzte, 4 komunikabide izan dira zentsuratuak.

Baina gure herriak garai ilunenetan ere aurrera egiten jakin du, eta errepresioak beti izan du herri honen erantzun antolatua, mugimendu anti errepresiboa, errepresioa bezain zaharra da. Azken 30 urteotako sasi demokraziaren garaian Amnistiaren Aldeko Mugimenduak betetzen du paper hori: espetxe politika hiltzailearen aurrean AMNISTIA aldarrikatzen dugu, torturaren aurkako borrokak pizten ditugu, gerra zikinari, legez kanporatzeei, poliziaren basatikeriei, Aski da! esaten diegu. Estatuarentzat lekuko inkomodo bat gara, eta herri honen aurkako errepresioari frenoak ezartzen dizkiogu

Errepresioaren jomugan dauden euskal borrokalariek herri honetan duten babesa eta elkartasuna ere antolatzen dugu, gerra zikinak kaltetuei, preso eta iheslariei, torturatuei, atxilotuei, senideei… behar duten asistentzia eta sostengu ekonomikoarekin laguntzen diegu. Guzti horregatik epaitu nahi gaituzte.

PSOEko gobernuak, GAL sortu zuen berak, errezeta zaharrekin desagertu arazi nahi du euskal herriaren eskubideen aldeko borroka, eta epaiketa hau baliatu nahi du Amnistiaren Aldeko Mugimendua erditik kendu eta herri honi errepresioa mugarik gabe ezartzeko.

Gainera, PSOEk Audientzia Nazionalaren bidez burutu nahi du hori. Urte guzti hauetan milaka euskal herritarren aurkako atxiloketak, inkomunikazioa eta tortura, espetxeratzea eta ondorengo dispertsioa sustatu duen epaitegiaren bidez.

EZIN IZAN DUZUE ETA EZIN IZANGO DUZUE Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren jarduna geldiarazi, herriz-herri antolatutako milaka pertsonek osatzen baitugu mugimendu hau. Erakundeak legez kanpo utziko dituzue, inoiz ez pertsonak; eta pertsonak espetxeratuko dituzue, baina sekula ere ez ideiak. Gehiago esatera ausartzen gara: epaiketa honekin Amnistiaren Aldeko Mugimendua indartzera goaz, arrazoi gehiago ematen baitizkiozue herri honi errepresioaren aurka antolatzeko.

Norabide honetan, dei bat luzatzen diegu euskal herritarrei epaiketa honi aurre egin diezaioten, AMNISTIAren alde eta ERREPRESIOAren aurkako herri dinamikak piztu eta horietan parte hartuz. Borrokalari, jazartu, preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna eta babesa antolatzera goaz. Estatuen errepresioari, herritarren harresiak eraikiko dizkiogu eta Euskal Herrian bizi dugun salbuespen egoera iraunkor honi aski da! esan eta topeak ezarriko dizkiogu,

EUSKAL HERRIAK ASKATASUNA BEHAR DUelako,
Aski da!

> gara.net
> berria.info
> 33/01 auzia
> kartelak

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



2 iruzkin »

  1. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako epaiketa

    18/98aren segidan Amnistiaren Aldeko Mugimenduari tokatzen zaio orain. Espainiako Auzitegi Nazionalak 10na urteko espetxe zigorra eskatzen die 27 herritarri. Bilbon larunbatean egin zuten adierazpenaren testua, argazkiak eta bideoak. Euskal Herriak ask…

    egilea: zabaldu.com | 2008.03.17 - 14:59

  2. mil esker permititzeagatik horrialde honetan sartzen, eta parkatu nire euskeragatik naiko txarra da. ba orain dela dembora asko ez dudala erabiltzea.

    egilea: josebe | 2008.03.20 - 12:38

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<