2008.03.03

30 urteko espetxe zigorra eskatu dute Urtzi Muruetarentzat


Urtzi Murueta (Leioa), epaiketan

Joan zen astean, otsailaren 28 eta 29an, Espainiako Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan, fiskalak 30 urteko espetxe zigorra eskatu du Urtzi Muruetarentzat, 2001eko azaroaren 7an ETAk Getxon hil zuen Jose Maria Lidon epailearen hilketan ezinbesteko kolaborazioa izan zuela egotzita. Hain zuzen ere, Blanca Rodriguez fiskalak esan zuen Urtzik Orkatz Gallastegiri Lidon epailearen jarraipena egitea agindu ziola eta datuak jaso ondoren ekintza burutu zuten ETAko kideei pasatu zizkiela.

30 urteko espetxe zigorraz gain fiskalak milioi bat euro gehi epailearen autoak izandako 5.963 euroko kalteak Lidonen familiarrei idemnizatzeko eskatzen du Urtzirentzat.

Abokatuak ordea esan zuenez Urtziren kontra erabiltzen ari den elementu bakarra Orkatzek Ertzaintzaren komisarian torturapean sinatutako deklarazioa dela, deklarazio hori ez dela inondik inora berretsi, Orkatzek epailearen aurrean torturak salatu eta guztia ukatu baitzuen. Ez dagoela besterik, eta horixe da, epaiketan izan diren 14 lekukok eta 1o peritok deklaratu ostean, Urtziren kontra erabili nahi duten “proba”, elementu edo kasu honekin duen lotura bakarra.

Urtzik berak ere leporatzen dioten guztia ukatu egin du epaiketan.

Orkatz Gallastegi kondenatuta dago auzi honetan. Berak berriro esan zuen ez duela inoiz epailearen gaineko informaziorik jaso eta ez ziola Urtziri horren gaineko inolako daturik eman. Ertzaintzak komisarian deklarazio bat sinarazi egin ziola torturak eta mehatxuak erabiliz, besterik gabe (Orkatzen kondena eta jasandako torturak).

Horrela inor ezin dela kondenatu pentsa daiteke, baina hau beste kontua da: batetik, Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal herritarren aurka daraman estrategiaren barruan sartzen da epaiketa hau ere, eta bestetik, 30 urteko espetxe zigorraz gain, fiskalak milioi bat euroko idemnizazioa eskatzen du, eta kasu honetan, Lidonen familia dirutza hori kobratu gabe geldituko da Urtzi absolbituez gero. Izan ere, Urtzik dirutza hori ordaindu ezin badu, Estatuak bere gain hartu beharko luke idemnizazioa, azken urteotan terrorismoaren biktima talde horiek Gobernuarekin egindako akordioaren arabera. Modu horretan, eta horregatik kondenatu zuten Orkatz ere azken finean, epaileen arteko korporatibismoa tartean, nahiz eta dirutza horiek kobratzeko gazte hauek bizitza osorako espetxean sartu behar.

Bestela ere, epaiketan epaileak errieta egin behar izan zion ertzain bati deklaratzerakoan berari ez zegokion zenbakia eman zuelako, bere nortasuna mozorrozteko.

Erantzun bat »

  1. Urtzi Murueta frogarik gabe kondenatuko dute Lidon familiak milioi bat euro jaso dezan?

    Orkatz Gallastegi horrela kondenatu zuten, 26 urteko espetxe zigorra, Ertzaintzak ondo torturatuta eta inolako frogarik gabe, Lidon familiak idemnizazioaren dirutza jaso zezan
    http://tinyurl.com/3b78ll
    Orain Urtzi Muruetari tokatzen zaio…

    zabaldu.com — 2008.03.03 @ 11:46

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :