Dagoeneko Anjel Figueroa kaleratzea eskatu dute 250 bat lagunek

2008.03.02 | atalak: 

anjelkalera.mundua.com

Anjel Figueroaren askatasuna aldarrikatzeko bederatzi orduko kontzentrazioari ekin diote eguerdiko 12etan Anjel Kalera! herri ekimeneko partaideek eta kultur arloko hainbat lagunek, guztira 72 pertsona. Tartean, Agurra dantza taldeko, Algortako Aixerrota jai batzordeko, Gorrondatxe abesbatzako, Txorimalo eta Itzubaltzeta gaztetxeetako, Bizarra Lepoan eta EHE euskara taldeetako eta Koska, “UK” eta Ukberri.net tokiko komunikabideetako lagunak izan dira bertan. Ordu bat beranduago lekukoa utzi diote deialdi orokorrarekin bat egin duten Algortako 111 herritarri. Haien artean, besteak beste izan dira Mariespe Fuertes EAEko hautetsia, alderdi bereko idazkari nagusia den Juan Carlos Gonzalez, Euskararen Behatokiko zuzendaria Paul Bilbao, Kepa Petralanda kazetaria, Urko Manzano errugbilaria, Jose Luis Franco 18/98+ plataformako kidea, Figueroaren beraren senideak eta Algortako Bertsolari Eskolako zein AEKko kideak. 14:00etan, kategoria ezberdinetako 63 kirolarik eskatu dute Anjeli 92. artikulua aplikatzea, tartean herriko sokatira taldekoak eta Iker eta Kepa Acero, Aritza Saratxaga eta David Bustamante “Zuku” surflariak.

Elkarretaratzea gaueko 21:00ak arte luzatuko da, datozen txandetan honako sektoreek parte hartuko dutela: sindikatu, gazte erakunde, gaztetxe, preso ohi eta amnistiaren aldeko mugimenduko partaide eta herritarrak oro har, 20:00etarako antolatu den deialdi orokorraren harira.

Anjel Figueroa preso politiko algortarrak duen gaixotasun larria dela eta, Espainiako Kode Penalaren 92. artikulua aplika diezaiotela eskatzeko eta, horrenbestez, kalera atera dezatela aldarrikatzeko dinamikaren barruan kokatzen da gaurko ekimena.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome





Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<