
Gauean lau krisialdi sufritu ostean Txagorritxun ospitaleratu dute berriro Anjel Figueroa

Astelehenetik ostiralera enkartelada Telletxen
ENKARTELADA: astelehenetik ostiralera, 20:00etan, Telletxen; Etxeratek deituta
Anjel kalera! herri ekimeneko kideekin bilduta zegoela jakinarazi diote telefonoz, gaur iluntzean, Anjel Figueroa preso gaixo algortarraren ama Mari Karmen Fernandezi bere semea berriro ere Txagorritxun ospitaleratu behar izan dutela. Ez diote, ordea, zehazterik izan goizez edo arratsaldez izan den; lagun baten bitartez izan baitu horren berri. Gauez, lau epilepsia krisialdi sufritu ditu Langraitzeko espetxean Figueroak, adierazi diotenez. Dagoeneko, atzo, bisitan zeudela, txarto ikusi zutela aipatu du atsekabetuta bere amak. Epilepsia krisialdi larriak sufritu ostean ospitaleratu behar izan zuten eta, hilabetea Txagorritxun eman ostean, joan den aste bukaeran bueltatu zuten Langraitzera. Horrenbestez, genituen kezka eta beldurrak bete egin dira. Askok katzelara hobeto dagoelako itzuli dutela pentsa dezakete, baina egoera ez da inondik inora horrelakoa. Ospitalean lasai zegoen Anjel, baina espetxeko baldintzek bere egoera larriagotu baino ez dute egiten. Hartara inoiz baino garrantzitsuago deritzogu preso algortarraren aldeko ekimenetan parte hartzea. Besteak beste, astero bezala, ostiralera bitartean, elkarretaratzea izango da arratsaldero Telletxen, 20:00etan, Etxeratek deituta. Anjel bizirik eta kalean nahi dugu. Osasun eskubidea zor zaio. Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu behar zaio.
Anjel kalera!



































