
Igandean Jon Bilbao Moro kaleratzea aldarrikatuko duen ekitaldi politikoa egingo da Astrabuduan

Jon Bilbao (Astrabudua 1955.11.05)
Jon Bilbao kaleratzea aldarrikatzeko ekitaldi politikoa egingo da urtarrilaren 27an, igandea, 12:30an, Astrabuduako Josu Murueta plazan.
Jon, Astrabuduako auzotarra, 1982ko urtarrilaren 15ean Guardia Zibilak atxilotu zuen. Bederatzi egunez inkomunikaturik egon ondoren eta tortura bortitzak salatu ondoren 30 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuten.
>> Jon Bilbao: txosten juridikoa
Urtarrilaren 15ean 26 urte bete ziren Astrabuduatik eraman zutenetik, eta 26 urte luze hauetan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alicante) espetxean bahiturik dago, 2002. urtean bete baitzuen kondena (ohiko erredentzioak kontutan hartuta).
Jonen kontra eta orokorrean, euskal preso politikoen kolektiboaren kontra gobernuak ari diren esterminiozko politikarekin bukatu behar dugu. Guztioi dagokigu egoera hau salatzea, aski dela esatea, eta Jonen askatasuna eskatzea. Bere eskubidea delako, kalean, Erandion, aspaldi egon behar zuelako.
Honekin batera, jadanik gaixotasun larriak dituzten presoak eta, Jon bezala, kondena beterik espetxeetan bahituta dituzten 100 preso baino gehiagoren askatzea ere eskatu behar dugu.

Guardia Zibilak 1982. urteko urtarrilaren 15ean atxilotu zuen, eta inkomunikazioan bederatzi egun egin ondoren Carabanchelen sartu zuten.
Jon Bilbaok inkomunikazioan izan zuten denboran torturatu egin zutela salatu zuen. Gainera, aipatu behar da, gaur egun inkomunikazio muga 5 egunekoa dela, eta torturaren aurkako talde guztiek inkomunikazioa bera tortura tresna dela adierazten dutela.
Espainiako auzitegi nazionalak bi espetxe zigor ezarri zizkion: bata, 4 urte, 2 hilabete eta egun bat, eta bestea, 26 urte, 8 hilabete eta egun bat. Biak batera, espetxe zigor handiena egiten dute: 30 urte.
2u urte hauetan espetxe ugaritan izan da Jon Bilbao: Carabanchel (1982ko urtarriletik martxora), Puerto I (1982 martxotik maiatzera), Carabanchel (192ko maiatzetik azarora), Puerto I (1982ko azarotik 1983ko uztailera), Alcala Meco (1983ko uztailetik azarora), Herrera de la Mancha (1983ko azarotik 1986ko urtarrilera), Alcala Meco (1986ko urtarriletik uztailera), Langraitz (1986ko uztailetik 1988ko martxora), Herrera de la Mancha (1988ko martxotik 1989ko apirilera), Sevilla (1989ko apiriletik 1990ko apirilera), Palma de Mallorca (1990ko apiriletik 1991eko apirilera), Tenerife (1991eko apiriletik 1998ko abendura), Jerez de la Frontera (1998ko abendutik 2000ko azarora), Algeciras (2000ko azarotik 2006ko urrira) eta gaur egun Alicanteko Fontcalent espetxean dago.

CENTRO PENITENCIARIO DE ALICANTE CUMPLIMIENTO
PolĂgono de la Vallonga, s/n
Apdo.5050
03113 Alicante
Izan ere, Jon Bilbao Euskal Herritik oso urruti dauden espetxeetan izan da beti 25 urte hauetan, Langraitzen 1986-1988 tarte horretan izan ezik. Azpimarratu behar da, urruntze eta sakabanatze hori “tratamendu” arrazoiengatik mozorrotzen duela Espainiako Espetxe Erakundeak, tratamendua euskal preso politikoen kontrako esterminio politika denean, urruntzea isolamendua eta bakartze politikarekin batera ematen baita, beti 1.go graduan sailkatuta. Bestaldetik, 25 urtez 1.go graduan sailkatuta edukitzeak, hain zuzen, frogatu egiten du Jon Bilbaoren kasuan, eta euskal preso politikoen kasuan oro har, aplikatzen zaien tratamenduaren izaera.
Jon Bilbaok espetxean 25 urte darama bere garaian atxilotutako euskal preso politikoak 18, 20, 22 urte bete dituztenean kalera irten direnean. Izan ere, garai horretan atxilotutakoei erredentzioak aplikatu izan zaizkie, nahiz eta murriztuta ere.
Jon Bilbaoren kasuan ordea, eta Josemari Sagardui “Gatza” bezala, espetxetik ihes egiten saiatzeagatik, dagozkien erredentzio murritz horiek ere kendu dizkiete.
Jon Mallorcako espetxetik ihes egiten saiatu zen beste euskal preso politiko batekin (Joxean Kortadi donostiarra, 2004. urtean kaleratu zen 22 urte bete zituenean), baina harrapatu eta 2 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten horregatik. Eskuratu zitzakeen erredentzio guztiak ere kendu zizkioten, baina horretan, legearen arabera, une horretan betetzen ari zen zigorraren erredentzioak moztu behar zizkioten, Epaitegiak egin ohi duen bezala, baina Jonen kasuan zigor osoari aplikatu zion, eta hortik aurrera erredentizo posiblerik gabe gelditu zen.
Bestela ere, aipatu behar da, Espainiako Auzitegiak orain aplikatzen duen doktrinarekin 30 urte bete beharko duela espetxean.
Xantaia politikorik ez!
JON ASKATU!!!







































