Urko Labeagak japonierazko ipuin liburu bat euskaratu du

Eskularruak erostera
“Eskularruak erostera” liburua japonieratik zuzenean euskaratu du Urko Labeaga Sopelako preso politikoak. Liburua Hondarribiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak argitaratu du eta salgai dago Algortako Amnistia tabernan eta Sopelako eta Hondarribiko Herriko tabernetan, 10 eurotan.
Urkoren andrea, Ainara, Hondarribikoa da, eta liburua ia-ia Xuhar umearekin batera sortu dela esan dezakegu. Xuhar duela lau hilabete jaio zen, eta liburua gabonetan argitaratu da.
Liburuak japonierazko eta euskarazko testuak daramatza bata bestearen aldean.
Urko Labeaga Garcia 1971ean jaio zen Algortan. Soin Hezkuntzako Euskal Erakundean, Gasteizen, buutu zituen ikasketak eta irakasle modura jardun zuen Bilbon Ertzaintzak atxilotu eta espetxeratu zuen arte. Giltzaperaturik dago 1998. urteaz geroztik eta hainbat kartzela ezagutu ditu. Egun Topasen dago, Salamancan. Arkitektura egitea zen bere nahia baina ikasketak egiteko oztopo ugari aurkitu zituen kartzela barruan. Hala bada, hizkuntzak ikasteari ekin zion bere kabuz: ingelesa, alemanera, frantsesa bai eta japoniera ere. Itzulpengintzarena izan da bere azken erronka eta “Eskularruak erostera” da argitaratu duen lehen lana, haurrei zuzendutakoa.



Bideoak:


Torturadores & Cia
