2007.12.25

Beste senide bat hil dute

etxerat.info

Unai Gonzalez preso politiko gasteiztarraren gurasoek, emazteak eta amaginarrebak Terueleko kartzelara (Euskal Herritik 500 kilometro ingurua dago) zihoazela, pasa den larunbatean sakabanaketak eragindako istripua jasan zuten Errioxako Alfaro autobidean.

Sakabanaketak eragindako istripu honen ondorioz, Unai Gonzalezen amaginarrebari, aorta zeharo kolpatu egin zitzaion, eta, hesteetan arazoak eragin zizkion. Gaur, Txagorritxuko ospitalean hil egin da.

Unai Gonzalezen gurasoek eta emazteak, berriz, gorputz guztia kolpatua dute sakabanaketak eragindako istripuaren ondorioz.

Honen guztiaren aurrean, Etxerat elkarteak bihar asteazkena, abenduak 26, 11:30ean, Donostiako Artzain Ona katedralaren aurre aldean prentsaurreko masiboa eskainiko du.

· Sakabanaketak hil dituen senide eta lagunak
· 2007an sakabanaketak eragin dituen istripuak

Sakabanaketarik ez!
PRESOAK ETXERA!!!

Erantzunak »

Ez dago erantzunik

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :