2007.10.31

Iñaki Bilbao (Lezama) gose eta egarri greban

txikito Iñaki Bilbao Goikoetxea
Iñaki Bilbao (Lezama)

- Urriaren 22tik gose eta egarri greban dago, 10 kilo baino gehiago galdu ditu. Espetxeko enfermerian dago eta edozein unetan ospitalera eraman dezakete.

- Espetxeko baldintza gogorrengatik protesta egiteko borrokaldia abiatu du. Bera espetxera eraman zutenean erabat isolaturik jarri zuten, funtzionarioak bakarrik ikusten zituelarik.

azken berria: ospitalera eraman dute

- Puerto Real-eko ospitalera eraman dute.
- Egoera: Fallo hepatikoa, fallo renala eta desidratazioa.
- Arratsaldean epaileak beharturik elikatzea onartu du eta arratsaldean bertan hasi zaizkio elikatzen.
- Ez du trabarik jarri baina bere gose eta egarri grebarekin aurrera jarraitzen du.

PUERTO III

2007ko Ekainean ireki zuten espetxea. Beraien hitzetan preso andaluziarren beharrak asebetetzeko. Andaluziatik kanpo dauden presoak komunitatera ekarri eta beraien gizarteratzea laguntzeko. Zuzendaria, Francisco Sanz da, euskal preso politikoen artean aski ezaguna, eta ez bereziki presoen eskubideen bermerako lan handia egin duelako. Salto del Negro, Puerto II eta Huelvako espetxeetan zuzendari izan da besteak beste.

Guziak daude isolamenduko moduloan, galeria ezberdinetan banaturik daude.

Txemari Dorronsoro eta Karlos Apeztegia batera daude, Antxon Lopez Ruiz eta Juan Lorenzo Lasa Mitxelena batera daude, Iñaki Bilbao enfermerian dago eta Unai Parot bakarrik dago.

- Katxeoak egiten dizkiete goizero eta egunean zehar: Eskuzkoak, Raketa bidez eta arkoarekin.
- Rekuentoetan zutik jartzera behartzen dituzte. Bere garaian borroken bidez lortu zuten hau horrela izan ez zedin beste espetxe batzuetan.
- Gauzak binaka soilik izan ditzakete: 2 kamiseta, bi liburu, etab. Oso oinarrizko gauzak izan ditzakete soil soilik. Deposito bat dute eta astean behin aldatu ditzakete gauzak.
- Gauza gehienak bertan erosi behar dituzte: zapatilak, etab.
- Ziegan txapa metalikoa dute, argi naturala sartzea ekidinez. Hortaz, soilik 4 orduz patioan egon daitezkeenez, eguneko 20 ordu argi naturalik gabe ematera behartzen dituzte. Andaluziako arartekoaren bidez Algecirasen hau kentzea lortu zuten lehenago.
- Zeldak egunero miatzen dizkiete.
- Funtzionariak oso gainean dituzte, adibidez abokatuarengana joateko lau funtzionario joaten zaizkie beraiekin. Ez dute jarrera erasokorra nahiz eta batzuetan oztopoak jartzen aritzen diren.
- Isolamenduko zati handiak ditu espetxeak, oso patio txikiak, goian sarearekin. Goizean lau orduz ateratzen dira patiora edo goizean bi orduz eta arratsaldean beste bi orduz. Beste denbora guzia zeldan egon behar dutelarik.

>> Puerto IIIko salaketak: hemen

>> pdf Puerto IIIko preso anarkista baten gutuna.pdf

Erantzun bat »

  1. Iñaki Bilbao Lezamako preso politikoa gose eta egarri greban

    Puerto III espetxe berrian dago, espetxeko egoera larria da eta Iñakirena are larriagoa!

    zabaldu.com — 2007.10.31 @ 13:28

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :