2007.08.03

Pako Gallagaren hileta

Pako Gallagaren hileta gaur 20:00etan egin da Algortako Redentor elizan.


Ertzainek Jabi Gallaga ordu bete lehenago ekarri eta sakristian sartu dute. Ingurua kalez jantzitako poliziez josita egon da eta Ertzainetako Beltzen konpainiako hiru furgoi inguratu dute eliza, metrailetaz armatuta. Eliza barruan ere Jabi ertzainez inguratuta egon da eta ez dute ama baino beregana hurbiltzen utzi. Elizkizunak amaitzerakoan familiarrekin izan da une labur batez, baina halako batean ertzainek egonaldia amaitutzat eman eta eraman egin dute.

Bideoan Jabi polizien artean elizaren sakristiako atetik atera eta auto gorri batean sartzen ikusten da, Toni bere ama agurtzen ahalegintzen den bitartean. Gero Ertzaintzaren autoak jendearen artean igaro dute.

Elizaren atarian aurreskua dantzatu eta Eusko Gudariak abestu da Pakoren omenez.

Ertzaintzaren portaera gaur ere lotsagarria izan dela esan behar dugu. Segurtasunaren aitzakian familia baten saminaren aurrean gorrotoa eta mendeku gosea besterik ez dute erakutsi.

Aski da!
Autodeterminazioa eta amnistia!

Erantzunak »

Ez dago erantzunik

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :