Pako Gallaga hil da

Pako Gallaga (Algorta) manifestazio batean eskuan Jabi semearen argazkia daramala
Pako Gallaga EAE-ANVko militante historikoa eta Etxerateko partaide nekaezina hil da gaixotasun luze baten ostean.
Jabi Gallaga bere semea larunbatean Kordobatik atera zuten aita ikusi ahal izateko, baina ezin izango du aita bizirik ikusi.
Bihar, ostirala, goizeko 11:00etan erraustuko dute Pako zenaren gorpua Derion.
Arratsaldeko 20:00etan hileta elizkizunak egingo dira Algortako Redentor elizan. Familiarrei jakinarazi dietenez Jabi bertara eramango dute, aitari azken agurra eman diezaion.
Omenaldia
Larunbatean, abuztuak 4, omenaldia egingo zaio Pakori Albertian, eguerdiko 12:30etan. Ekitaldian bere errautsak zabalduko dira bertan.
Agur eta ohore Pako, irabazi arte!

Mikel Ibañezen egoera 


Audioak:



