2007.07.28

Anjel Figueroak gose greba bertan behera utzi du

100_2037

Atzo jakin izan genuenez, Anjelek herenegun utzi zuen bertan behera astelehenetik egiten ari zen gose greba. Izan ere, Langraitzeko zuzendaritzak ziegan beste preso politiko batekin jartzea onartu zuen, horrela neurri batean Anjelek exijitzen zituen bizi baldintzak onartu zituelarik.

Horretara, bertan behera gelditu da bihar Langraitzera egiteko zen martxa ere.

Dena dela, Anjelen egoera oso larria da eta 92. artikuluaren aplikazioaz kalera irten beharko litzateke, azken batean espetxeak bere gaixotasunari aurre egin ahal izateko behar dituen bizi baldintzak behar bezala bermatu ezin dituelako.

Atzoko mobilizazioak

Figueroa aske uzteko eskatu dute hileko azken ostiralean (berria.info)

La lucha de defender los derechos de los presos se intensifica este fin de semana (gara.net)

Etxeraten agiria

Atzoko Azken Ostirala ekimenetan irakurritako testua:

Bizi baldintzarik gogorrenetan, bakartuta, urrun diren ziegetan. Dena debekatuta, interbenituta ala murriztuta dutela, lau pareten artean. Hala igarotzen dituzte gure senideek orduak, egunak eta urteak. Halako baldintzetan dituzte PSOEk eta UMPk. Eta, neurri krudel horiek, ondorio larriak dakartzate. Ondorio fisiko eta sikiko larriak, besteak beste. Hala eragin dizkiete momentu hauetan preso dituzten gure 12 senide euskal preso politikori.
Eta, hala ere ez dituzte askatzen. Sufrimendu gehiago eragiteko, tratamenduak eta errehabilitazioak berandutu ala ukatu, eta, kartzelako presio eta bizi baldintza gordinenetan bizitzen jarraitzera behartzen dituzte. Eta, horrek, gaixotasunaren okertzea dakar. Angel Figeroa kasu, non, kartzelako tentsioaren ondorioz, epilepsi krisi etengabeak jasaten ari den. Eta, egoera ezin larriago horrekin amaitzeko, beste behin ere, jateari uko egiten hasi behar izan du beste gure senide batek, Figeroak oraingoan. Gose greba burutu behar eskubideak errespetatzeko exijitzeko.
Eta, kondenak oso osorik, eta, baldintza horietan beterik ere, ez dituzte askatzen. Esan bezala, ondoriorik okerrenak dakartzate neurri horiek gure senide presoentzat. Eta, baita ere guretzat. Jasaten ari garen istripu andana horren erakusle.
Neurri politikoak dira horiek guztiak, etekin politikoak lortu asmoz baitituzte indarrean, sufrimenduan ardaztutako, samina luzatzea eta hedatzea dakarten neurri horiek guztiak PSOEk eta UMPk.
Eta, egoera ezin larriago horrek bildu gaitu gaur, Azken Ostiralero gisara. Gaixotasun fisiko eta sikiko larriak dituztenak nahiz kondenak betetakoak askatzeko exijentziak. Euskal presoak, dagozkien eskubide guztien jabe izanik, Euskal Herriratzeko exijentziak. Eta, exijentzia berdinekin, bihar ere, banderola eskuan, errepideetara irtengo gara. Datorren asteko igandean, hondartzetara joango gara. Gure eta gure senideen eskubideen defentsan lagun berrien bila. Herritarrak, atzerritarrak estatuen bortxakeriaren berri ematera. Estatuak presionatzera. Guztien konpromisoa behar dugulako, gure eta gure senideen sufrimendua bultzatuz, harro, telebistan irribarretsu ageri direnei, guri nahiz gure senideei dagozkien eskubideak bermatzera behartzeko. Jo beharreko ateak joko ditugu. Egin beharreko ekimenak bultzatuko ditugu, bizirik etxeratzeko bidean gure eta gure senideen eskubideak errespetarazteko.
Ez gara salbuespen. Munduko beste txoko askotan ere preso politikoen eskubideak urratu egiten dituzte etekin politikoak lortu asmoz. Eta, gaurkoan, mundu osoko preso politikoak izan nahi ditugu gogoan. Gaur Euskal Herrian egiten ari garen bezala, atzo, munduko bazter ezberdinetan preso politikoak izan zituzten gogoan. Samin hori zer den badakigulako, elkartasun besarkada beroa bidali nahi diegu mundu osoko preso politikoei. Beraien senideei. Duintasunak eta tinkotasunak ekarriko duelako beste mundu bat. Eskubide oro bermatuta egongo diren mundua. Jarraitu dezagun, beraz, bakoitza bere herritik, eskubideen defentsan. Animo eta aurrera! Guztion konpromisoarekin, Preso eta iheslari politikoak etxera ekarriko ditugu. Bizirik eta betirako!

Gaixo larri eta sendaezinak etxera baldintzarik gabe!
ANJEL ASKATU!

Erantzunak »

Ez dago erantzunik

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :