
Marian kalera irtengo da larunbatean, ekainak 30
Marian Perez del Rio (Algorta) kalera irtengo da larunbat honetan, ekainak 30, Martuteneko espetxetik.
Espetxetik goizean irtengo dela esan diote, 09:00ak inguruan. Espetxetik irten ondoren, seme-alaba eta familiarrekin bildu ostean Txetxu senarra bisitatzera joango da Burgosera. Bisita 17:30etan jarrita daukate bertan. Gero, 21:00etan harrera egingo diote Portugaleten eta 22:00etan Leioako gasolindegian. Ondoren, Algortako Amnistia tabernan harrera ekitaldia egingo zaio: aurreskua, bertsolariak, brindisa… eta argazkia kentzea.
Ongi etorri ekitaldia noiz egingo zaion oraindik zehaztu gabe dago.
Marian 1992ko maiatzaren 12an atxilotu zuten Txetxu bere senarrarekin batera, Barrikako euren etxean. Espetxeratu zituztenean hiru seme alaba txikiak utzi zituzten kalean, amamarekin bizi izan direnak.
Carabanchel, Brieva, Langraitz eta LogroƱoko espetxeetan izan ondoren Marian 1999ko irailean eraman zuten Martutenera. 2003. urteko hasieran kalera irten zen baldintzapeko askatasunean, baina fiskalak errekurritu egin zuen eta urte bat beranduago itzuli zen espetxera berriro.
Orain espetxe zigorra beteta irtengo da kalera, legediaren aplikazio zuzenaz lehenago ere irten behar bazuen ere. Bitartean Txetxu bere senarrak ez dauka oraindik irteteko datarik ere, Marian bezala kalean behar zuen arren.
Ongi etorri Marian!
Preso eta Iheslari guztiak etxera!!




































