
Amnistiaren Aldeko Astea
Deskargatu triptikoa A:
hemen
Deskargatu triptikoa B:
hemen
Algortan eta Uribe Kostan ekainaren 11tik 17ra Amnistiaren Aldeko Astea egingo da orain 30 urte Euskal Herrian egindako amnistiaren aldeko asteak gogora ekarri eta ekainaren 17an Zornotzan egingo den TXIRRINGAZ AURRERA ekimenarekin bat.
Algortako programa
> ekainak 6 - 16
HERRI DENDA - Presoen aldeko azoka - ANVren egoitza Telletxe
> ekainak 11, 12, 13
enkartelada - Telletxe - 20:00
> ekainak 14 - osteguna
Hitzaldia GERRA ZIKINA - Iñako Goioaga - Villamonteko Kultur Etxea - 19:45
> ekainak 15 - ostirala
Bizikleta martxa - Leioa (19:00) - Astrabudua - Erandio
> ekainak 16 - larunbata
Bizikleta martxa - Erandio (17:00)-Romo-Algorta
Bizikleta martxa - Barrika (17:00)-Sopela-Berango-Algorta
21:00 Ekitaldi politikoa Txiki-Otaegi
> ekainak 17 - igandea
Txirringaz aurrera AMNISTIA aukeran : ZORNOTZAN
Bizikleta martxa bietan hainbat ekitaldi eta ekimen burutuko dira hasieran, amaieran eta igaroko dituzten herrietan.
Amnistia Astea
1977ko amnistia astean poliziek eta guardia zibilek zazpi euskal herritar tiroz hil eta ehunaka zauritu, atxilotu eta torturatu zituzten amnistia, indar errepresiboak desegitea eta askatasuna aldarrikatzeagatik.
30 urte beranduago 600 preso politiko dauzkagu, atxiloketak eta torturak eguneroko kontuak dira, azken batean orain dela 30 urte eskatzen genituen aldarrikapen berberak egiteagatik.
Zentzu batean egoera okerragoa ere bada: egunkariak itxi, ezker abertzalearen alderdi eta herri erakundeak legez kanpo, hauteskundeetan parte hartu ezinik, espetxe politika ankerragoa, espetxe zigorrak luzeagoak…
1977an bezala, gaur ere, AMNISTIA behar dugu! KONPONBIDE DEMOKRATIKOA behar dugu! OKUPAZIOKO INDAR ARMATUEK alde egin behar dute!
ASKATASUNA BEHAR DUGU!
HITZA ETA ERABAKIA ASKATASUNEZ!
Algortan
Getxon gaur egun 12 preso politiko ditugu Espainiako eta Frantziako espetxeetan.
Marian Perez del Rio eta Txetxu Fernandez senar-emazteak 15 urte daramate espetxean. Legearen arabera kalean izan beharko litzateke, baina Marian ekainaren 30ean kaleratuko den arren Txetxuk ez dauka oraindik kaleratze datarik ere.
Anjel Figueroa (Kordoba), Iñaki Gonzalo (Leon) eta Gorka Garcia (Huelva) gaixorik daude. Anjelen kasua da kezkagarriena. Hala ere, gaixotasun larria izan arren ez dute kalera atera.
Guardia Zibilak Algortan jarraitzen du, Getxoko Udalbatzak berak ere koartela herritik kanpora joateko eskatu arren. Gure hitza eta erabakia Espaina eta Frantziako estatuek bahituta daukate. Horrela ezinezkoa da konponbide demokratikorik izatea
11 galdera eta eskaera bat
Zer egiten dute Guardia Zibilek? Zertan ari dira? Zergatik ez dira hainbeste ikusten kalean? Zelan doaz jantzita? Armarik eramaten dute aldean? Zer egiten dizute kontrol batean gelditzen zaituztenean? Armekin apuntatu eta mehatxatzen zaituzte? Kikiltzen zaituzte? Humiliatzen zaituzte? Zergatik? Zenbat herritar bahitu dituzte 30 urte hauetan? Zenbat torturatu dituzte? Zenbat hil dituzte? Airera tiro egindako balek zenbat herritar hil dituzte? Eta kontroletan? Edo ustezko erasoetan? Loturik daukate mafiekin? Zer egin zuten Lasa eta Zabalarekin? Algortako gerra zikineko ekintzak gogoratzen dituzu? Kontrolatuta zaude telefonoz, konputagailuz, bideokontrolaz…? Errepideko kontrolak zure segurtasunerako dira? Zure polizia-fitxaren datuak ezagutzen dituzu? Hauteskundeetan nahi duzun aukera bozkatu ahal duzu? Sektore bat edo herritar guztiak kontrolatzen dituzte? Inpunitate osoa daukate? Zeinen zerbitzura daude? Zer ezkutatzen da kuartelaren hormaren atzean? Euren jarduerak helburu politikorik dauka? Demokraziaren alde ari dira? Politikoki neutralak dira ala sistema bat inposatzen ari dira armen bidez? Zer irizten diote euskal kulturari? Inoiz hitz egin diozu euskaraz guardia zibil bati metrailetaz apuntatzen zaizuenean?Zer egiten dute Algortan? Noiz joango dira hemendik? Noiz eskatuko dute barkamena? Zeren zain gaude?
ALDE HEMENDIK!
ALDE ALGORTATIK!
ALDE EUSKAL HERRITIK!





































