
Anjel Figueroa konorte gabe utzi arte jipoitu dute espetxeko funtzionarioek

Anjel Figueroa (Algorta)
Gaur jakin denez Anjel joan zen larunbatean konorterik gabe utzi arte jipoitu zuten Kordobako espetxeko funtzionarioek, gaur Langraitzera iritsi denean bere familiarrei telefonoz kontatu ahal izan dienez.
Anjel joan zen larunbatean, maiatzak 26, atera zuten Kordobatik berriro Langraitzera ekartzeko, tratamendu medikoa segitu eta Gurutzetan dituen kontsultetara joan ahal izateko.
Kordobatik irteterakoan funtzionarioek arakatu eta eztabaida sortu zen oinetako kordelak kendu behar zituela-eta. Eztabaida horren momentu batean funtzionarioak oldartu egin zitzaizkion eta egurra ematen hasi ziren.
Kolpeen ondorioz Anjel konorte barik gelditu zen. Beharbada kolpeek atake epileptikoa eragin zioten. Kontua da, Anjel lurrean esnatu zela, funtzionario batek esnarazteko zaplaztekoak ematen ari zitzaiola.
Bere familiarrek gaur jakin dute gertatutako, Langraitzera iritsi eta telefonoz etxera deitzen utzi diotenean.
Espetxeko medikoek egin dioten parte medikoan kolpe batzuk eta buruan txintxoi bat duela azaltzen da. Bestela ere, txiza beltza egiten duela adierazi die bere familiarrei.
Anjel apirilean eraman zuten Langraitzetik Kordobara.
Anjel 2005eko abenduan ekarri zuten Langraitzera, ebakuntza egitera. 2006ko maiatzaren 9an ebakuntza egin zioten Gurutzetan. Harrez gero, zerbaitetan hobera egin duen arren, arazo mediku larriak ditu oraindik, tratamenduan segitzen du eta hainbat kontsulta egiteko ditu oraindik Gurutzetako ospitalea.
Anjelen osasun egoera oso larria da. Anjelek “Grand Mal” edo hobeto esanda “Seizure” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, azken aldian aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik…
Anjel kalean izan beharko litzateke, bere osasun arazoekin espetxean bizitzerik ere ez duelako. Baina osasun egoera larrian dauden euskal preso politikoak ugariak direnez, alde horretatik bere kasuak ez du behar bezalako oihartzunik izan. Beste aldetik, egoera horretan dagoen preso bati holako jipoia emateak espetxeetan benetan gertatzen ari dena argi eta garbi erakusten du.
Espainiako gobernuak gaixorik dauden preso politikoak ere txanpon gisa erabiltzen ari da bere helburu politikoak lortzeko (ikusi: espetxeak eta osasuna)
Dagoeneko 30 preso eta familiar/lagunak hil dira espetxe politika hiltzaile honen ondorioz.
ANJEL ETXEAN BEHAR DUGU!
LEGEAREN ARABERA -eta bestela ere- PRESO GAIXOAK KALEAN BEHAR DUTE ORAIN!
PRESOEN ESTATUS POLITIKOA ORAIN!
KONPONBIDE POLITIKOA BEHAR DUGU!
PRESOAK ETXEAN BEHAR DITUGU!








































Anjel Figueroa (Algorta) konorte gabe utzi arte jipoitu dute espetxeko funtzionarioek.
Anjel Figueroa (Algorta) kalean izan beharko litzateke, bere osasun arazoekin espetxean bizitzerik ere ez duelako. Baina osasun egoera larrian dauden euskal preso politikoak ugariak direnez, alde horretatik bere kasuak ez du behar bezalako oihartzunik …
egilea: zabaldu.com | 2007.06.01 - 18:27