
Presoen aldeko herri denda Algortan
Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Herri Denda antolatu du presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak zabaldu eta bide batez beraientzako dirua ateratzeko asmoz.
Azoka ANVk Telletxen (Barrukoa taberna dagoen galerian) duen egoitzan egongo da, ekainaren 6tik 16ra arte, 19:00-21:00 artean lan egunetan eta 12:00-14:00 artean larunbat eta igandeetan.
Bertan, amnistiaren aldeko mugimenduaren materialak (kamiseta eta jantzi berriak, boltsak, liburuak eta abar), eskulanak, presoek egindako materialak, baserriko produktuak eta bestelako gauza ugari izango dira salgai.
Etxean behar ditugulako: elkartasuna!








































