Maiatza, eskubideen urraketak

2007.05.25 | atalak: 


etxerat.info

Etxerat elkarteak argitaratu duen Maiatza, eskubideen urraketak dossierrean euskal preso politikoen egoera orokorra azaldu eta hile horretan izandako hainbat gertaera aipatzen ditu.

Uribe Kostako preso politikoei dagokienez, hauek aipa ditzakegu:

> Endika Lejarzegi (Algorta) Alcalatik Monterrosora aldatu dute.

> Gorka Garcia (Algorta) Navalcarnerotik Huelvara eraman dute berriro.

> Ibai Aginaga (Berango) Ocaña I espetxean dago. Bertan edozein unetan eta maiz miaketak jasan dituzte aipatzen du txostena. Kartzela honetan, gainera, senideak bisitak eskatzeko zailtasunak izaten ari dira.

> Martin Etxegarai (Berango), Olga Sanz (Sopela), Txabi Moreno (Sopela) eta Iñaki Bilbao (Urduliz) Zuerako espetxean daude. Bertan, maiatzaren 9an, patiora joaterakoan detektagailutik pasatzeko agindu zieten. Motxilak miatzen, husten eta probokatzen aritu zitzaien funtzionario jakin bat, bere garaian Josu Lonbide erasotu zuena. Ordubeteko patioa zuten eta, ordu erdiz horrela izan zituztenez, patiora ez ateratzea erabaki zuten. Gertaera hauengatik, Zuerako euskal preso politikoei, bi zigor sartu eta, 75.1 artikulua aplikatu diete, isolamendura zigortuz.

> Jabier Gallaga (Algorta), Albaro Arri (Algorta) eta Anjel Figueroa (Algorta) Kordobako espetxean daude. Espetxe honetan dituzten euskal preso politikoei bisak astean zehar jarri dizkiete, senideei oraindik eta zailtasun gehiago jarriz aipatu bisitak egiteko.

> Manex Zubiaga (Algorta), Gotzon Alcalde (Algorta) eta Lexuri Gallastegi (Berango) Fleury Merogisen daude. Bertan dituzten gizonezko euskal preso politikoei bisitetara EHNArekin sartzen ez dietela utziko esan diete, orain “Sarkozy dagoelako”. Orain arte bisitetara EHNArekin sartzen ziren.

Irakurri eta zabaldu: Maiatza, eskubideen urraketak

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<