2006.10.20

ITSASORUNTZ bideoa eta prentsa oharra



Handiago ikusteko: youtube

Prentsa oharra

Athletic eta Errealeko jokalariak, pilotariak, EHUko irakasleak, bertsolariak eta hainbat alorretako profesionalek bat egin dute ekimenarekin

Dozenaka surflari bustiko da bihar Algortako Portu Zaharrean presoen alde

Itsasoruntz ekimeneko antolatzaileek 150 surflari batzea espero zuten bihar, urriak 21, Algortako Portu Zaharrean. Halabaina, “askoz gehiago izando dira”, ohola eskuan hartuta, presoen eskubideen alde bustiko direnak. Eta egunean bertan animatzen direnentzako ere surf materiala soberan dutela baieztatu dute. Gainera, Euskal Herriko zein mundu osoko hondartzetan aski ezagunak diren Eneko Acero, Jon Garai, Gabriela Arostegi, Iker Fuentes, Iker Acero, Isuzko Barrenetxea, Josu Ubieta, Igor San Miguel, Kepa Acero, Oier Indarramendi, Asier Muñain eta beste hainbat profesionalez aparte; Ustaritz, Tiko, Sarriegi eta Luis Prieto (Athletic) Mikel Aranburu, Gabi Uranga, Igor Jauregi eta Mikel Labaka (Erreala) futbolariek; Oier Zearra eta Agirre pilotariek; Francisco Letamendia “Ortzi” EHUko irakasleak; Iñigo Santxo abokatuak eta Xabi eta Fredi Paia bertsolariek e bat egin dute, beste askoren artean, Itsasoruntz ekimenarekin.

Larunbat honetarako, Itsasoruntz ekimena antolatu du Uribe Kostako herritar talde anitz batek. Antolatzaileek adierazi dutenez, “Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako abian den prozesuari gure ekarpen txikia eskaintzeko sortu dugu, egitura politikoetatik kanpo, herritarren borondate soila eta egoeraren larritasuna oinarri dituena; prozesuaren parte sentitzen garen heinean, gure ekimenak euskal presoen egoerari harreta berezia jarri gura dio”. Ekitaldia festa giroan pasatzeko asmoa dute eta jarduera nagusia hauxe izango da: itsasoan ahalik eta surflari gehien biltzea, Guinness errekorra lortzeko asmoz.

Konpromisoa, esperantza, justizia eta bakea

Ekitaldi nagusia 13:00ak aldera (itsasoaren egoeraren arabera) egingo da. Portu Zaharreko hondartzatik abiatu eta hiru koloretako gezia (gorria / konpromisoa, berdea / esperantza eta zuria / justizia eta bakea) osatuko surflariek Ereaga inguruko uretan, geziaren punta Portu Zaharra inguratzen duten maldetan zintzilik egongo den logo erraldoiera zuzenduz. Hain zuzen ere, guzti hori koordinatu ahal izateko antolatu dute 12:00etan surf ikastaroa. Horrez gainera, agurra (11:00), prentsaurrekoa (11:30), herri kirolak, eta lunch-a eta bertso saioa (Xabier Amuriza, Fredi Paia, Galder Bilbao “Txapi” eta Arrate Illaro / Gailartzailea: Xabi Paia, 14:30ean) ere egongo dira.

Osterantzean, hiru eskaera egin gura dizkiete herritarrei: prestatu duten aldarrikapen testuari atxikitzea (itsasoruntz@hotmail.com), ekitaldian parte hartze zuzena eduki eta ekimena antolatzeko baliabide ekonomikoak batzen lagun dezatela (BBK 2095 0022 00 9107848794)

Erantzun bat »

  1. ITSASORUNTZ: bideoa eta prentsa oharra

    itsasoruntz ekimen honen aurkezpeneko bideo ikusgarria, eta informazioa… presoen alde busti zaitez. algortako portu zaharra, urriak 21, larunbata

    zabaldu.com — 2006.10.20 @ 17:44

RSS jarioa mezu honen iruzkinentzat

IDATZI ZURE ERANTZUNA



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi zenbaki hauek goiko karratuaren barruan

: : : : : : : :