
Itsasoruntz ekimena, urriaren 21ean Algortako Portu Zaharrean

Harremanak, informazioa, proposamenak, atxikimenduak… itsasoruntz@hotmail.com
Itsasoruntz Ekimena, Algortako Portu Zaharrean, urriaren 21ean: Busti zaitez!
Uribe Kostako herritar talde anitz batek Itsasoruntz izeneko ekimen berri bat martxan jarri du. Uribe Kostan SURFaren maitaleok sortu dugun ekimen honek egun Euskal Herrian sukaldatzen den prozesu politikoari bultzada bat ematea du helburu. Dinamika herrikoia, parte-hartzailea eta egitura politikoetatik at jaiotakoa, malgua eta bateratzailea.
Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako abian den prozesuari gure ekarpen txikia eskaintzeko sortu dugu Itsasoruntz, herritarren borondate soila eta egoeraren larritasuna oinarri dituen ekimena.
Bide horretan, gatazka politikoaren behin-betiko soluziobidea bilatzeko erronkan, agente guztien parte hartzea beharrezkoa da, eta herritarrena bereziki, prozesua babestu eta bermatu nahi izanez gero. Gure ekimenak Euskal preso guztien egoerari arreta berezia jarri nahi dio. Horretarako, itsasoan ahalik eta surflari gehien bildu nahi ditugu, GUINES ERREKORRA lortuz.
Egun Euskal Herrian martxan dagoen prozesu politikoan herritarren parte hartzea ezinbestekoa bada, presoek ere, prozesu honetan agente diren neurrian, haien ordezkaritzaren bidez parte hartu behar dute. Presoen eskubideak, guzti-guztiak, errespetatu behar dira, egoera politiko-sozialaren gainetik; eta eurak edo senitartekoak ezin daitezke erabili prozesua bera edo prozesuaren parte diren beste agenteen jarrera politikoa baldintzatzeko asmoz. Presoen eskubideekin ezin da jolastu. Gatazkaren gizatasuna oinarri, pertsona ororen eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatu eta bermatu behar dira.
Ildo honetan, hauexek dira gure aldarrikapen zehatzak:
1.-Zigorraren 3/4ak bete dituzten presoak kalera, ORAIN!
2.-Gaixo dauden presoak kalera, ORAIN!
3.-Euskal Presoak Euskal Herrira, ORAIN!
4.-Bizitza osorako zigorrik ez!
5.-Presoen eskubide zibil eta politiko ororen errespetua, ORAIN!








































ITSASORUNTZ EKIMENA larunbatean, urriak 21, Algortan
Surfisten munduan sortutako presoen aldeko ekimena, dinamika irekian egina: GUINES ERREKORRA baietz!
egilea: zabaldu.com | 2006.10.16 - 09:51
bertan uretan izango naiz 21 ean 13etan.
ZORIONAK ekimenagatik
egilea: mikel muñoa | 2006.10.17 - 15:47