Garzonek debekatu egin du Algortako manifestazioa

2006.10.12 | atalak: 

100_0537

Gaur 13:00etan Algortan Konponbide Garaia da, Alde Egiteko garaia da leloarekin deituta zegoen manifestazioa galarazi du Ertzaintzak Garzonek agindutako debekuan oinarrituta.

Ordu horretan 150 lagun inguru bildu dira Telletxe plazan, eta manifestazioa abiatzera zihoanean inguruan ziren Ertzaintzak (6 furgoi ibili dira, horietako bi beltzenak) manifestazioaren aurrean jarri eta debekatuta zegoela adierazi dute.

Pankartan zihoan lagun bat identifikatu dute eta manifestazioa egiten bazen identifikatutako pertsonak inputatu gisa Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan beharko zutela esan dute. Hori egiaztatzeko Garzonen autoa erakutsi dute, zati bat bakarrik dena dela, eta horko puntu batean horixe esaten zuten.

Denbora guztian ertzain bat bideoz grabatzen egon da.

Horren aurrean, manifestariek bertan leloak esaten gelditu dira eta bertan denbora bat egin ondoren Eusko Gudariak kantatu eta sakabanatu dira.

100_0517_01 100_0524 100_0526 100_0529 100_0539 100_0543 100_0544 100_0551 100_0550

ukberri.net-ek egindako kronika eta argazkiak

Algortako manifestazioa debekatu egin du Garzonek

“Konponbide garaia da. Alde egiteko garaia” lelopean, Askatasunak 13:00etan Algortan deitutako manifestazioa, Telletxe plazatik abiatu eta berehala geldiarazi dute dozena bi ertzainek. Pankartan zihoan lagunetako bat, Mitxel Sarasketa preso ohia identifikatu eta protesta egiten bazen pertsona horrek, inputatu gisa, Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera joan beharko zuela jakinarazi dute polizia egenteek. Horrela adierazi dio UKBERRI.NETi Sarasketak berak. “Hori egiaztatzeko Garzonen autoa erakutsi dute, zati bat bakarrik dena dela, eta horko puntu batean horixe esaten zuten”, azaldu du Getxoko bizilagunak. Denbora guztian ertzain bat bideoz grabatzen egon da. Horren aurrean, manifestariek “Errepresioa ez da bidea” eta bestelako leloak ohikatu eta bertan ordu laurden eskas egin ondoren Eusko Gudariak kantatu eta sakabanatu dira.

Uribe Kosta mailako hitzorduarekin bat eginez, 150 lagun inguru zegoen, 13:00etan, Algortako metro geltoki ondoko plazan. Abiatu direnean, aldiz, ertzainak (6 furgoneta ibili dira, horietako bi brigada higikorrekoak) jarri zaizkie aurrean, Telletxe eta Algortako Etorbidearen arteko bidegurutzean, martxa oztopatuz. Orduan, kaboa pankartan zegoen jendearengana hurbildu eta, urriaren 12ko mobilizazio guztiak debekatuz, Baltasar Garzon epaileak kaleratutako autoa erakutsi die, manifestazioa legez kanpokoa zela jakinarazteko. “Kargatzeko asmorik ez zeukatela adierazi digu eta nahi bagenuen manifestazioa egiteko. Hori bai, identifikatzen zituztenak inputatu gisa joan beharko zirela Madrilera ohartarazi digute”, azaldu du Mitxel Sarasketak.

Preso ohiak berak eman du aurpegia (EHNA erakutsiz. Espainiako Nortasun Agiriko zenbakia ere eskatu diote ondoren, baino aldean ez zeramala erantzun du), ertzainen aurrean. Hala ere, “oihuak aitzaki hartuta” bi minutu eman diete sakabanatzeko. Tentsio uneak tarteko, mobilizazioari amaiera ematea erabaki dute Telletxen bildutakoek. Ostean, brigada higikorreko hainbat agente gelditu dira inguruan, Gorrondatxe herriko taberna begibistan zutela.

Gertatutakoaren inguruko argazki gehiago ikusgai Etengaben eta UKBERRI.NETek Flickr-en duen kontuan.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



2 iruzkin »

  1. Ertzaintza urriaren 12an ere lanean

    Denok ikusi ditugu Iruñean falangistek sortutako istiluak… baina manifestazio hori espainiako poliziaren babesean egin bazen ere, ia oharkabean pasatu da egun berean, Algortan, Ertzaintzak "Konponbide garaia da, Alde Egiteko garaia da" man…

    egilea: zabaldu.com | 2006.10.14 - 22:35

  2. Ikusitakoak ikusita nik esango nuke Ertzaintzak berak bere iniziatibaz galarazi zuela manifestazioa, Garzonek duela aste batzuk Askatasunaren manifestazioa galarazteko eman zuen autoa erabiliz. Ertzaintzak bere kabuz esan dudanean esan nahi dut Ertzaintza talde armatuaren zuzendaritza politikoak (?) bere kabuz galarazi zuela manifestazioa, egun horren, urriaren 12aren, hispanitate zentzuaren menpekotasun osoa erakutsiz. Olé.

    egilea: Zerra | 2006.10.14 - 22:45

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<