
Anjel Figueroa berriro atera dute Kordobatik.
Anjel Figueroa berriro atera dute Kordobatik ustez Langraitzera eramateko. Langraitzetik abenduaren 1ean atera zuten, artean kontsulta medikoak amaitu gabe zeuzkala.
Dena dela, Madrilen diligentziaren bat ere badaukala aipatu diote, oraindik zer den ez dakien arren. Joan zen ostiralean irten zen Kordobatik, eta orain Valdemoron dago trantsitoan.








































