Anjel Figueroa Langraitzen dago

2005.10.08 | atalak: 


Anjel Figueroa (Algorta)

Aurreko batean esan bezala, Anjel Kordobako espetxetik urriaren 1ean atera eta 6an iritsi zen Langraitzera. Bertan, hasiera batean isolamenduko moduloan sartu bazuten ere orain 4. moduloan dago, bizimodu normalean alegia, gaur, urriak 8, familiarrei telefonoz jakinarazi dienez.

Bestela ere, berretsi egin du trasladoa arrazoi medikoengatik izan dela, Gurutzetako ospitalean hainbat kontsulta jarrita dauzkala dagoeneko.

Dena dela, beste arazo bat agertu zaio. Langraitzeko zuzendaritzatik jakinarazi diote urriaren 24an epaiketa bat daukala Kordoban, berak jarritako salaketa bategatik, eta datorren astean edo bertara eraman beharko dutela. Kartzelarien aurkako hainbat salaketa eginak dituenez, ez daki oraindik epaiketa hori zeini dagokion. Hala eta guztiz ere, abokatuek epaiketa hori atzeratzea eskatuko dute, holako kasuetan egin ohi den bezala, bitartean behar duen arreta medikoa jaso dezan.

4. moduloan Anjel Figueroarekin batera Andoni Muñoz de Vivar (Urduliz) eta beste bi euskal preso politiko gehiago ere daude. Anjelen egoera medikoa kontutan hartuta sartu dute bertan, modulo hori bizimodu normaleko modulo izanik, bere gainean duen 1. graduaren aplikazioa aldi batean bertan behera utziaz.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::













etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome







Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<