Angel Figeroa egoera larrian

2005.09.29 | atalak: 


Anjel Figueroa (Algorta)

Angel Figueroaren egoerak argi gorri guztiak piztu ditu dagoeneko:

1) Kordobako espetxeko isolamendu moduloan dago.

2) Azken aldian hainbat epilepsia atake larriak izan ditu, bai eta aldi bateko ausentziak ere. Hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman dezatela eskatu du “sindrome de esclerosis mesial temporal” delakoaz ebakuntza aukera aztertzeko.

3) Atzo bertan, irailak 28, beste preso batek bere familiari jakinarazi zion Anjel bere ziegatik arrastaka eta indarrez atera eta beste leku batera eraman zutela. Familiak egin dituen jestioen ondorioz jakin izan du zigortu dutela, baina oraindik ez daki benetan zer gertatu den ezta Anjel nola dagoen ere.

4) Ekainaren 26tik bere familia bisita egiteko baimenik gabe dago sei hilabetez

Osasun arazoak

Anjelek “Grand Mal” (Epilepsia mota larria. Gaixoak epilepsia ataketan espasmoak izaten ditu eta kontzientzia galtzen du) gaitzaren aurkako tratamendua jaso du 1988tik 1990era Gurutzetako Ospitalean. 1994. urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia atake batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu behar izan zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, azken aldian aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik. Holako ausentzia ugari izan ditu, beste presoak inguruan izan dituelarik, bisitetan familiarrekin izan delarik edo ziegan bakarrik izan delarik…

Egoera horren larritasuna, begi bistakoa denez, areagotu egiten da isolamenduko moduloan egonda, eta are gehiago isolamenduko modulo horretan izaten den giroarekin.

Gurutzetako ospitalera eramatea eskatu du Kordobako espetxean eta bertako ospitalean bere gaixotasuna diagnostikatzeko eta egoera zehazteko aukerarik ematen ez diotelako, Gurutzetako ospitalean artatu zuen medikoak egin duen txosten medikoan aukera hori eskaintzen duenean, bai eta diagnostikoa zehaztu ondoren ebakuntza egiteko ere. Izan ere, kartzelan, azterketa zehatzak egiteko aukerarik gabe ematen zaion tratamentuak ez du gaixotasuna sendatzeko xederik eta ez du krisialdi gehiago izango ez duenik bermatzen ere.

Espetxeko agintariek atzera bota dute Anjelen eskaera, eta Espetxe Zaintzako Epaitegiaren erabakiaren zain dago orain.

Osasun eskubidea

Euskal Preso Politikoek jasaten duten erabilera politikoaren beste adibide bat dugu Anjelen egoera. Eta okerrena horixe da, gaixotasunak ere politikoki erabiltzen direla prozesu honetan. Horregatik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egiten dituen estatus politikoaren aldarrikapenak osasun eskubidea ere hartzen duela gogoratu behar dugu, bai eta preso gaixo larri guztiak kaleratzea ere.

Estatus politikoa orain!
Anjel etxera!

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkin 1 »

  1. Anjelek berak kontatu duenez, irailaren 28an goardia berezi batzuk zeuden moduloan. Ziega garbitu ostean fregona ate ondoan utzi zuen, eguero egiten duen bezala, funtzionarioek erretiratzeko. Funtzionarioak, baina, fregona eskura eman behar ziola esan eta hortik hasi zen kontu guztia. Azkenean zigortuta eraman zuten, indarrez, arrastaka eta modu txarrez, 72. art. aplikatuta. Beste lagunek egindako protesten ondoren berriro eraman zuten bere ziegara egun horretan. Kordoban dauden euskal preso politikoek sarritan arazoak izan dituzte funtzionario horiekin, eta negoziatuta zeukaten beraiek dauden moduloetan berriro ez agertzeko, agertzen diren bakoitzean arazoak izaten dituztelako.

    egilea: etengabe | 2005.10.01 - 15:16

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::










etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<