Ertzaintzaren kontrol ekipo berriak

2005.09.27 | atalak: 


www.ukberri.net

Aurpegiak ezagutzeko eta grabazio telefonikoetarako ekipoak bereganatu ditu Ertzaintzak

Ertzaintzak aurpegia ezagutzeko sistema bat erosi zuen pasa den ekainaren 29an eta hainbat grabazio telefonikoko ekipo alokatu zuen uztailaren 28an, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 4780 eta 4781 artikuluetan jaso duenez. Egindako esleipenen iragarkiak Erandion datatuta daude iragan den irailaren 5ean. Lehenengo iragarkian Herrizaingo Sailak Face Explorer V3.1 aurpegia ezagutzeko sistema bat publizitaterik gabe hitzartu eta 93.820 eurotan Madrilgo Migertron Seguridad SL enpresari erosi diola jakinarazten du. Bigarrenean, grabazio telefonikoko ekipoak zentroetarako alokatu dituela zabaltzen du. Alokera ere publizitaterik egin gabe hitzartu da, Informatica El Corte Ingles SA enpresarekin, 98.388 euroen truke. Iragarkiak ez du aipatzen alokeraren epea.

Internet&Euskadi komunikabide digitalaren arabera, Ertzaintzak erositako Face Explorer softwarea “ustezko gaizkileen argazkiak egiaztatzeko” aurpegia ezagutzeko sistema informatiko indartsua da, izan ere, “segundu gutxitan milioika irudien artean bilaketak egiteko gauza da”. Face Explorer aplikazioarekin batera softwareak badauka hamar milioiko argazkiek osatutako datu base bat, poliziek argazki berriekin handitu dezaketena. Besteak beste, aurpegiek eduki dezaketen aldaera nabarmenenak kontuan hartzen ditu Face Explorerrek: bizarra, betaurrekoak eta orrazkera.

logoaren irudia zabaldu | logoaren irudia bildu



Iruzkinak »

Iruzkinik ez oraindik.

Albiste honen iruzkinen RSS jarioa.


Iruzkin bat idatzi



Anti-spam neurria: mesedez, goiko testua berridatzi azpiko taulan.

::










etengabe[abildua]gmail.com | eskerrik asko: Blogsome


..

Uribe Kostako presoak
Euskal preso politiko guztiak
Espetxeen helbideak

Bilatu blog honetan:



Atalak:



Artxiboa:



RSS .92
RDF 1.0
RSS 2.0
Atom
Iruzkinak RSS 2.0














>> lotura gehiago <<