
Ertzaintzaren kontrol ekipo berriak
Aurpegiak ezagutzeko eta grabazio telefonikoetarako ekipoak bereganatu ditu Ertzaintzak
Ertzaintzak aurpegia ezagutzeko sistema bat erosi zuen pasa den ekainaren 29an eta hainbat grabazio telefonikoko ekipo alokatu zuen uztailaren 28an, gaurko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak 4780 eta 4781 artikuluetan jaso duenez. Egindako esleipenen iragarkiak Erandion datatuta daude iragan den irailaren 5ean. Lehenengo iragarkian Herrizaingo Sailak Face Explorer V3.1 aurpegia ezagutzeko sistema bat publizitaterik gabe hitzartu eta 93.820 eurotan Madrilgo Migertron Seguridad SL enpresari erosi diola jakinarazten du. Bigarrenean, grabazio telefonikoko ekipoak zentroetarako alokatu dituela zabaltzen du. Alokera ere publizitaterik egin gabe hitzartu da, Informatica El Corte Ingles SA enpresarekin, 98.388 euroen truke. Iragarkiak ez du aipatzen alokeraren epea.
(more…)




































