
Kontzentrazioa apirilaren 18an Bilbon
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 
Apirilaren 18an goizeko 10etan kontzentrazioa egingo da Bizkaiko Probintzi Auzitegiaren aurrean, Buenos Aires kalean (Bilbo), Espainiako Auzitegi Nazionalean apirileko 18 eta 19an Barakaldoko 4 gazten kontra egingo den epaiketaz protesta egiteko.
Epaiketan 20 eta 40 urte arteko zigor eskaera daukate gazte hauek, 120 urteko espetxe zigorra guztira
Jakin beharrekoa:
- apirilaren 7tik 19ra Madrilgo Auzitegi Nagusian, Barakaldo, Trapaga, Getxo, Portugalete eta Santurtziko 9 gazte epaituko dituzte (oharra: epaiketa hau atzeratu dute)
- leporatzen zaizkien ekintzak gerttu eta bi urte beranduago atxilotu zituen Ertzaintzak.
- 9 gazte hauentzako kartzela-zigor eskaerak 337 urtekoak dira.
- Bakoitzarentzat 71, 51, 40… urteko kartzela-zigorra eskatzen da.
- Ertzaintzaren komisaldegietan inkomunikatuta egon ziren bitartean eginiko adierazpenak dira kasu batzuetan haien kontrako proba bakarra, tortura eta tratu txarreko salaketa larriak egonda ere.
- horrez gain, inolako berme demokratikorik gabe lortutako ADNko ustezko proba batzuk erabiltzen ari dira.
- gazte hauetako 6k bi urte baino gehiago daramate espetxean errugabetasun-presuntzioa errespetatu barik.
- euren etxeetatik eta senideengatik ehunka kilometrora daude espetxeratuta eta bizi baldintza jasanezinak pairatzen ari dira
- Eusko Jaurlaritzaren kideak diren EAJ, EA eta IUk eta euren ardurapean dagoen autonomia erkidegoko poliziak, Auzitegi Nazional eta bere epaileei laguntzen diete, babes eza eta injustizia egoera hau ahalbidetzen duen legislazio berezia betetzen.
- Estatu espainiarreko beste edozein lekutako gazteentzat kutxazain bat erretzeagatik akusazioa, kasu honetan bezala, kalte delitua litzateke eta ez legoke kartzelartzerik.
- euskal gazteak izateagatik, kutxazain bat erretzeagatik eskaera kasu honetan 20 urteko kartzela zigorra da.
- euskal gazteak atxilotu eta epaitzeaz ari garenean, ez dago ez justiziarik ezta zuzenbide estaturik ere.
- GURASOAKek babes eza eta injustizia egoera honen erantzule politiko, polizial eta judizialak salatzen jarraituko du.
- gatazka politikoaren konponbideak ez datza zigor eredugarrian, ez errepresioa mantentzean, ez sufrimendua handitzean, baizik eta guztion eskubideak errespetatuko dituen eztabaidatutako konponbidean.







































